XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senpereko aintziraren inguruan egingo delarik. Aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11an

Hirugarren urtea da aurten Herri Urrats ospatzen dela, Iparraldeko ikastolen eguna, hain zuzen ere.

Aurten maiatzaren 11an ospatuko da Senpereko aintziraren inguruan, aurreko bi urteetan legez.

Herri Urrats lehendabiziko aldiz ospatu zenean, 15.000 pertsona inguru bildu zan; iazkoan, ordea, 25.000ko kopurua lortu zen eta antolatzaileek inoiz baino jende gehiago espero dute aurtengo edizioan.

Herri Urrats, adiskidetasunaren eguna da - azpimarratzen dute -, bozkarioaren eta bestaren eguna da.

Beraz, berriketa eta erakusketa mahaiak, kirol joko ikusgarriak, musika taldeak, txarangak, gaiteroak, trikitilariak, rokeroak... dena elkarturik egun honetan.

Seaskak gaurregun inoiz baino diru premia handiagoa du.

900 haur eskolatzen du bere 30 ikastetxetan, lehen mailako 42 geletan eta bigarren mailako 8 geletan.

1969 ireki zen lehen ikastola eta orduz geroztik Euskal Herriko irakaskuntza sistema bakarra da ama ikastoletan euskaraz dena eta gero elebiduna.

Urtetik urtera handituz joan da Seaska eta 17 urteren buruan oraino, ikastolak ez dira eskola bezala ofizialki onartuak.

1983.eko urrian izenpetua izan zen Hitzarmen Berezia aurten bururatzen da.

Seaskaren eta Hezkuntzako Ministeritzaren artean sinatua izan den integrabiderako hitzarmena aldiz, 85eko abenduaren bukaeran Lege Auzitegi Gorenak baliogabetu zuen.

Gaur arte beraz, euskarazko irakaskuntza ez da ofizialki ezagutua eta ondorioz beraren diru egoera guztiz larria da.

Maiatzaren 11-an egun polita espero da Senperen. Joan gaitezen.